3D diseinu eta simulazio erremintak erabiliz produktu sorta handia eskaintzeko moduan gaude, sektore oso zehatza den beroan ijeztea mota guztietako tresnerian arreta egiten.

Gure langintza nagusia neurrira egindako makinariaren proiektuen garapena da, ezberdinetako magnitude eskalarretan, bai ijezkailu baten diseinua edo ta makina baten osagai sinplea.

Neurrira egindako proiektuetan esperientzia haundia metatzearengatik, orain arrakasta haundiz siderurgiarengandik sektore desberdinetan eskeintzen ditugu gure zerbitzuak, automozioa adibidez.

Bero ijezketako tresneria

Biribila ijezketa, errail egiturentzako profilak, profil bereziak, Ijezketa jarraitua, ijezketa lerroan eta tandemarako tresneria diseinatu eta fabrikatzen dugu.
  • Sarrerako eta irteerako arrabol-gidak
  • Sarrerako eta irteerako igurzketa-gidak
  • Euskarri barroiak
  • Ijezketa-zilindroak hozteko tuboak
  • Kanaletak

Pisaketa, paketatzea eta garraio-elementuak

  • Transferidore kateak
  • Arrabol-bideak
  • Manipulatze makinak
  • Erdiratze sistemak
  • Zilindro aldaketarako orgak

Elementu ezberdinak

Barra korrugatuen tratamendu sistema, hozte guneak, bultzaileak, zizailak, ijezketa kaixak, erreduktoreak, transmisio ardatzak, zilindro hidrauliko eta neumatiko bereziak, kiribil formatzaileak, arrastatzaileak, kick offak, taula jasotzaileak, topeak, eraisgarri topeak, desplazagarri topeak, sehaska finkoak eta mugikorrak, totxo karga mahaiak…

Giltza eskurako proiektuak

Giltza eskurako proiektuak garatzen ditugu, ingeniaritzatik, fabrikazioa eta gure bezeroentzako soluzioaren ezarpenera arte.